XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1) Galdetuaren bereizgarri jakingarriak, batetik: izen-deiturak, jatorria, idazlanak, adina; eta 2) batasunaz dituen eritziak, bestetik.

Galderak, berriz, hiru eratan egin ditugu: 1) itxiak, aurrez kodifikatuak; erraz emanik, ahalik eta erantzun gehien jasotzearren.

2) erdi irekiak, aukeratzeko zerrenda bat eskeiniaz; honela, idazleari itxietan baino aukera gehiago eskaintzen zaio, eta, bestalde, a) aukera guzien artean galtzeko arriskua gutxitzen den bezala, b) beste bere bat erasteko ere ba du tokia.

3) irekiak, eritzi guziak, eta xehetasun haundienaz, jasotzeko bidea; noski, honek sortzen ditu gero, kodifikatzeko garaiean, bere lanak.

Galdeketa hau, Joan Mari Torrealdayk prestatua izan da, eta batzordekoak, berea bezala onartua.

Zuzenketa, bidalketa eta kodifikapena, SIADECOk egina.

Eta antolaketa guzi hau eta ondorengo lanak egin eta gero, hara hemen adierazgarrienak direla uste ditugun ondorio batzu.

1 GALDEREN LEHENENGO ZATIA: zenbat, nongoak, zer adinekoak, zer kultura mailakoak, zein lanbidekoak, eta zeintzuk, egindako lanak.

IDAZLEA, NONGOA

Hontaz, idazlearen bi xehetasun jaso ditugu: jatorriari eta bizilekuari dagozkionak.

Batetik bestera alde haundirik ez dagoenez, erantzun dutenen bizilekua hartuko dugu orain kontuan: Araban / Gipuzkoan / Nafarroan/ Bizkaian / Ipar Euskal Herrian / Atzerrian.